XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...): 400 ezkutu urrezko urtean.

Hoietarik, bere mantenurako 140 eskatzen ditu, biziko den denbora guztirako (artean 65 urte zituen), eta gainerakoa Axularrentzat izango da.

Tratu hau iskribauaren aurrean egin zen Donibane Lohizunen 1600. urtean.

Gainera Aita Sanduari eskatu zitzaion kargu aldatze hau ontzat eman zezan.

Erromatik baimena iritsitakoan Bertrand de Echauz Baionako Apezpikuak Axular Sarako erretore izendatzen du.

(Paueko artxibuetan daude dokumentu hauek guztiak. Ikus Riev V, 547).

Axularrek ordea bista luzea izan, eta urrats hau eman baino lehen, erregegana jo zuen: frantses bihurtu nahi zuela esaten zion, bertakotu alegia, eta hartako agiria emateko, arren.

Erregek, ahoz, ez zuela horren beharrik erantzun zion.

Axular nafarra, eta Henri IV Frantzia eta Nafarroako errege izanik, nafarrek ez zuten inongo agiririk behar.

Frantziako erresuman ez ziren atzerritar edo arrotz bezala joak izan behar.

Oraingoz gauzak horretan gelditu ziren, eta Axularrek Sarako erretorgoa hartu zuen eta erretore bezala egiten hasi ere bai.

Baina segurtamen guzti hoiek gora behera, berak beldur zuen harria etorri zitzaion.

Urtebete edo erretorgoan zeramakiela, hara non hauzia jartzen dion beste apaiz batek: Harostegiko Joanek.

Eta arrazoia: Axularrek, Nafarroa garaikoa izanik, ez zuen eskubiderik errentadun kargu bat Frantzian izateko.